correoslista de correosrecibe automáticamente las actualizaciones a tu correosíguenos en tuitersíguenos en facebook siguenos en youtubesíguenos en Vimeo

enlaceZapatista

Palabra del Ejército Zapatista de Liberación Nacional

Ene292021

INDIGENEN BILTZAR NAZIONALA ETA JAURLARITZAKO KONTZEJU INDIGENAREN ARTEKO BOSTGARREN ASANBLADA

INDIGENEN BILTZAR NAZIONALA ETA JAURLARITZAKO KONTZEJU INDIGENAREN ARTEKO BOSTGARREN ASANBLADA

EZLN ZAPATISTEN NAZIO ASKAPENERAKO EJERZITOARI
MUNDUKO HERRIEI
BOST KONTINENTEETAN BORROKAN DIHARDUTENEI
NEBA-ARREBA ETA LAGUNOI

Munduko neba-arrebok, CNI (Congreso Nacional Indigena) osatzen dugun kideon agurra jaso ezazue, Mexikoko Estatua deitzen den hori sortu izana baino lehenagotik gure lurrak eta lurraldeak bizi ditugun herri eta komunitateak gara. Berezko hizkuntza eta janzkerak izateaz gain, dena merkantzia bilakatzen duen kapitalismoaz oso bestelakoa den gobernatu, ikusi, ulertu eta mundua bizitzeko modu ezberdina dugu. Lurra, mendiak, ura, muinoak, txoriak eta gure amalurrean bizi diren izaki bizidun guztiak maite dituzten herrriak gara. Guretzako bizitza sakratua da, gurtzen dugu. Denbora pasa heinean, agintariek, menderatzea eta esplotatzea helburu duten hoiek, akabatu nahi izan gaituzte, gure kultura eta lurrak akabatuz. Despojo historia gara, erresistentzia eta errebelde. Eta gaur, bostehun urteko konkista eta gerren ostean, desagertzeko arriskuan gaude, mundu osoarekin batera.

Neba-arreba zapatistok, neba-arreba nagusiok, beti bezala, zuon hitz eta ekimenek esperantza eta argia ematen digute gure herriei megaproiektu, enpresa transakzionalak, krimen antolatuak eta gobernuarekiko koordinazioak gero eta bortitzago inbaditzen gaituzte gure lurraldeekin, bizitzarekin akabatzeko. López Obradorren hitz gezurtiek eta berak izendaturiko laugarren transformazio (Cuarta Transformación) delako horrek, herrien eta amalurraren aurka gogortzen ari den gerra ezkutatu besterik ez dute nahi. Hala, isolatzen gaitu eta aurrerapenaren aurkakotzat aurkezten gaitu, beste gobernu batzuengandik entzundakoa jada, baina gaur egun zentzu suntsitzaileagoa hartzen duena. Gure hitza, gure errealitatea eta bizi dugun gerra ez da behar duen bihotz guztietara iristen, ez dugulako gure lurraldea soilik defendatzen, gurearekin batera, amalurraren bizitza eta gizadiaren etorkizuna ere babesten baititugu. Kapitalaren, Estatuaren eta krimen antolatuaren indar guztia gure herriengan daude, gure herriak zatituz, lurrez gabetuz, mehatxatuz, kartzelatuz, erailduz. 

CNI-CIG osatzen dugun Frente de Pueblos en Defensa de la Tierra-k eta Agua Morelos, Puebla, Tlaxcala-k lurralde nazional osoan gure neba-arrebek bizi duten megaproiektuen gerra berdina bizi dugu. Morelos Proiektu Integrala deituriko Herio Proiektu Integrala meatze-enpresen onurarako gailentzen da legeen gainetik, akueduktua eraikitzeko Guardia Nazionala okupatuz: babeserako baliabideak eta gure oinarrizko eskubideak urratuz. Samirren erailketaren inguruko ikerketak, jazotakoa argitzeaz oso urruti, Estatuko fiskaltzak eta krimen antolatuak duten harremana argi uzten dute. Laburbilduz, CNI eta beste herri, hiri edo esparru batzuetako gure neba-arrebek bizi duten sarraski gerra berdina bizi dugu. Hala ere, kapitalaren zein gobernuaren mehatxuarekin eta Samir gure neba zein anaiaren erailketarekin ez da gure erresistentzia bukatuko. Are gehiago, bizitzak heriotzaren gainetik irabaz dezan borrokan jarraituko dugu, gure armarik boteretsuenekin: duintasuna, erresistentzia eta errebeldia.

Maya Trena, 15 zentro urbanoren eraikuntza; Corredor Interoceánico Salina Cruz-Coatzacoalcos, 10 Industriako hiri-korridore aurreikusten dituena, eta Mexiko Hiriko aireportu internazionala-Lago de Texcoco parke naturalaren zein Morelos proiektu integralaren inposaketek kapitalaren interesen baitako herrialdearen berrantolaketa dakarte. Era berean, oso kezkagarria da, zenbait enpresa etorkinen mesedetarako, hiru termoelektrikaren -hauetako bat jada bukatua-, gasbide sare baten eta  Santiago errekako arroan erregaiak pilatzeko megazentral baten eraikuntza, Guadalajara hegoaldean, herrialdeko eskualderik kutsatuenetako batean. Honi Canal Centenarioko proiektua gehituko litzaioke, Guardia Nazionalean gauzatua, Nayarit-en San Pedro eta Santiago errekak zeharkatuko dituena. Meatzaritzak ehundaka herri indigenen lurraldeak mehatxatzen ditu gure komunitateen zatiketa, lur-gabetze eta txikizioen bitartez.

Proiektu guzti hauek errepide-azpiegitura eta -hidraulikoak, termoelektrikak eta gasoduktoak behar dituzte, gure herriak ilegalki inbaditzen dituztelarik edota askok ingurumen-inpaktuaren inguruko baimenik ere ez dutelarik. Milaka hektarearen okupazioa eta ejido, komunitate eta herri indigenen lurren aldaketa suposatzen dute, herriek lurraldeekiko duten determinazio askea kontuan hartu barik.

Megaproiektu hauek eta estatuaren eredu estraktibistak eragindako esplotazio guztiak, herrialde osoaren militarizazioa eta segurtasun publikoaren bitartez babesten ari dira. Honakoa López Obradorren hitz gezurtiekin areagotzen ari da, aurreko gobernu batzuk boterean zeudela gizartea aurka agertzen zen arren, gorputz militarrak giza eskubideen urratzaile sistematikoak direla eta krimen antolatuarekin elkartzen dela ahaztu gabe. Megaproiektuak inposatzeko herrienganako egiten ari den gerra hain da argia, zeren militarrei Maya Trena edo Santa Lucía Aireportuaren proiektua esleitzen ari zaizkien.

Gure lurraldeen birkolonizazio prozesu honetan, herri indigenen institutu nazionalak, gobernu gaiztoaren Laugarren Transformazio delakoaren beste inposaketa bat, erregimen priistako indigenismo zaharraren zeregin berberak betetzen ditu: manipulatu eta gure herriak eta komunitateak zatituz; gure amalurra iraintzen duten zeremonia ofizialistetan eta gatazka ingeniaritza deitutako estrategia kontrainsurgenteetan parte hartuz. Honen aurrean, Mexikoko Hirian bizi den otomí komunitateak Institutu honen instalazioak hartu ditu, etxebizitza eskubideaz haratago, herrienganako errespetua eta autodeterminaziorako aitortza eskatzeko. 

Covid-19 pandemia etorri da, López Obradorren gobernu gezurtiaren megaproiektuen inposaketa eta herrialdearen militarizaziorako aitzakia ezinhobea, biztanleriaren gehiengo desmobilizatuaren aurrean. Aldi berean, pandemiak gure herriaren triskantza gerrari mesede egiten dio, osasun zerbitzuak eta gaitasun ekonomikoak oso urriak diren heinean. 

Ikusten dugunez, inoiz ikusi ez den krisi global eta zibilizatzailearen aurrean gaude, naturaren txikizioaren erantzule den eta milioika gizakiren esplotazio eta lur-gabetzean oinarritutako oraingo sistema kapitalista eta patriarkalari aurre egitera behartzen du gizartea, irabaziak eta aberastasunak sortzeko krimen antolatuan, gerretan, epidemia zein pandemietan finkatzen den sistema horren aurka, hain zuzen ere. 

Horregatik, Indigenen Biltzar Nazionala (CNI)-Jaurlaritzako Kontzeju Indigena (CIG) eta Frente de Pueblos en Defensa de la Tierra y Agua Morelos, Puebla, Tlaxcala, hemen bilduak CONGRESO NACIONAL INDÍGENA eta CONCEJO INDÍGENA DE GOBIERNOaren arteko BOSTGARREN ASANBLADA honetan, hurrengoak azpimarratzen ditugu:

 

AKORDIOAK

 

BAT.- HERRI, ANTOLAKUNDE, KOLEKTIBO, MUNDUKO PERTSONEN ETA EZLN-K EGINDAKO BIZITZAREN ALDEKO DEKLARAZIOA HARPIDETZEN DUGU. GURE LURRETAKO ETA BIZITZAREN ALDEKO BORROKAK INDARTZEKO KONPROMEZUA HARTUZ. SISTEMA KAPITALISTA ETA PATRIARKAL HONEKIN BUKATZEKO BORROKAN DIHARDUTEN MEXIKOKO ETA MUNDUKO GURE NEBA-ARREBEKIKO ENTZUKETA, ANTOLAKETA ETA HITZA ZABALDUZ. 

BI.- CNI-CIG ETA FPDTA-MPT DELEGAZIOAREKIN ETA EZLN-REKIN BATERA, ASANBLADA HONETAN ADOSTUTAKO IRIZPIDEEKIN BAT, MODU ZUZENEAN PARTE HARTUKO DA MUNDUKO ZEIN EZLN-KO GURE NEBA-ARREBA ETA KIDEEK PROPOSATUTAKO 2021EKO UZTAILETIK URRIRAKO EUROPAKO BIRAN. GAINERA, GURE AUKEREN ARABERA,  ASIAN, AFRIKAN, OZEANIAN ETA AMERIKAN GERORA SOR DAITEZKEENETAN ERE BAI. 

HIRU.- BIZITZAREN ALDEKO EKINTZAK AURRERA ERAMAN, MEGAPROIEKTUEN AURKA ETA OTSAILAREN 19TIK 21ERA GURE ANAIA ETA NEBA ZEN SAMIR FLORES SOBERANESEN OMENEZ, BERE ERAILKETA KOLDARRAREN BI URTERA, DATA HAUETAN MEXIKOKO ETA MUNDUKO GURE NEBA-ARREBEK EKINTZAK AURRERA ERAMATEKO DEIA ZABALTZEN DUGU.

LAU.- KOMUNITATE ZAPATISTEKIKO BORTIZKERIA ETA ERASOAK AMAI DAITEZEN EXIJITZEN DUGU,  GURE ANAI-ARREBEN ASKATASUNAREKIN BATERA: FREDY GARCÍA RAMIREZ, CODEDI DE OAXACA ORGANIZAZIOAREN BOZERAMAILEA ETA FIDENCIO ALDAMARENA, YAQUI TRIBUKO KIDEA. ERA BEREAN, ADRIAN GOMEZ JIMENEZ, GERMAN LÓPEZ MONTEJO ETA ABRAHAM LÓPEZ MONTEJORENA, LA VOZ VERDADERA DEL AMATE ERAKUNDEKO KIDEAK. BAITA MARCELINO RUIZ GOMEZ, VINIKETIK EN RESISTENCIAKO KIDEARENA; ALBERTO ESPINALES RODRÍGUEZ ETA PEDRO TRINIDAD CANO SÁNCHEZ-ENA, SAN CRISTÓBAL DE LAS CASAS ETA COMITÁN-EN (CHIAPAS) BIDEGABE ATXILO DAUDENAK. ETEN DITZATELA GURE CIPOG-EZ KIDEON ERAILKETAK. SERGIO RIVERA HERNÁNDEZ GURE ANAIA ETA NEBA, MAÍZ EN LA SIERRA NEGRA DE PUEBLA ERAKUNDEKO KIDEA; AYOTZINAPAKO 43 IKASLEAK ETA DESAGERTU GUZTIAK GUREKIN BIZIRIK NAHI DITUGU.

 

ADEITASUNEZ
2021eko Urtarrila
Gure herrien berreraikitze integralaren alde
Berriz ez Mexikorik gu gabe

CONGRESO NACIONAL INDÍGENA/CONCEJO INDÍGENA DE GOBIERNO

FRENTE DE PUEBLOS EN DEFENSA DE LA TIERRA Y EL AGUA MORELOS, PUEBLA, TLAXCALA

 

Share

No hay comentarios »

No hay comentarios todavía.

RSS para comentarios de este artículo.

Deja un comentario

Notas Importantes: Este sitio web es de la Comisión Sexta del EZLN. Esta sección de Comentarios está reservada para los Adherentes Registrados y Simpatizantes de la Sexta Declaración de la Selva Lacandona. Cualquier otra comunicación deberá hacerse llegar por correo electrónico. Para evitar mensajes insultantes, spam, propaganda, ataques con virus, sus mensajes no se publican inmediatamente. Cualquier mensaje que contenga alguna de las categorías anteriores será borrado sin previo aviso. Tod@s aquellos que no estén de acuerdo con la Sexta o la Comisión Sexta del EZLN, tienen la libertad de escribir sus comentarios en contra en cualquier otro lugar del ciberespacio.


Archivo Histórico

1993     1994     1995     1996
1997     1998     1999     2000
2001     2002     2003     2004
2005     2006     2007     2008
2009     2010     2011     2012
2013     2014     2015     2016
2017     2018     2019     2020
2021


Comunicados de las JBG Construyendo la autonomía Comunicados del CCRI-CG del EZLN Denuncias Actividades Caminando En el Mundo Red nacional contra la represión y por la solidaridad