correoslista de correosrecibe automáticamente las actualizaciones a tu correosíguenos en tuitersíguenos en facebook siguenos en youtubesíguenos en Vimeo

enlaceZapatista

Palabra del Ejército Zapatista de Liberación Nacional

Abr262013

HAIEK ETA GUK VII.- TXIKIENAK ETA AZKENA. 7 ZALANTZAK, ITZALAK ETA HITZ BATEKO LABURPENA.

HAIEK ETA GUK

VII.- 7 TXIKIENAK ETA AZKENA

7. ZALANTZAK, ITZALAK ETA HITZ BATEKO LABURPENA.

2013KO MARTXOA

ZALANTZAK.

EZLN-ko adiskideen hitzen atalak irakurri ondoren, oraindik ere indigena zapatistak supmarcos-en adimen maltzurragatik manipulatuak direlari eusten badiozu (eta orain ere subkomandante Moisesenagatik ere) eta 1994tik hona lurralde zapatistetan ezer aldatu ez dela uzte baduzu, orduan konponbiderik ez duzu.

Ez dizugu gomendatzen ez telebista itzaltzea ezta haize errotaren hegalak errepikatzen uztea ere, adimenak bere eliztarren artean banatzen dituen hegal errepikatu horiek, hauek utzi ezkero buruzuri geratuko zinateke eta. Jarrai ezazu sinesten egin berria den telekomunikazio legeak informazioa demokratizatuko duela, programazioaren kalitatea hobetuko dela eta mugikor telefonia zerbitzuak hobera egingo duela.

Baino zuk horrela pentsatuko bazenu, ez zinateke iritsiko “Haiek eta Guk” sagaren zati honetaraino ere, horrela demagun kultura progresista eta batez besteko koefiziente intelektuala duen pertsona zarela. Ezaugarri hauekin, aski seguru duda metodikoa praktikatzen duzula edozeren aurrean, beraz, logikoa izango zen hemen irakurri duzunari buruz zalantzak ere badituzula ustea. Zalantzak izatea ez da ezer kondenagarria, ariketa intelektual osasuntsuenetako bat da ( eta ahaztuenetakoa) gizartean. Eta oraindik eta gehiago Zapatista edo neo-zapatista bezalako mugimendu bati buruz hitz egiterakoan, horren beste gauza esan direnataz (gehiengoak garenera urbildu ere egin ez direnak).

Utz dezagun alde batera gertakizun bat, komunikabide handientzako ere konstagarria izan zena: milaka indigena Mexiko hego-ekialdeko Txiapas estatuko 5 herriburu elkarrekin hartzen.

Baina, zalantzetan behin sartuta, komunitate zapatistetan ezer aldatu ez bada, zergatik jarraitzen dute handitzen? Ez al zuten denek esan iraganeko kontua zela, eta “ezetalene”-ren akatsak (ok, ok, ok Marcos-enak) bere existentzia kostatu zitzaiela (“mediatikoa” baino hori ez zuten esan)? Zuzendaritza zapatista ez al zegoen sakabanatuta? Ez al zen EZLN desagertu eta geratzen zen bakarra ez al ziren Txiapasetik kanpo daudenen oroimen burugogorra, dakitenek eta sentitzen dutenek borroka ez dela ez dela modaren joan-etorriekin lotuta dagoen zerbait?

Ongi da, jakintzat eman dezagun gertakizun hori (“ezetaelene” esponentzialki hasi da modan egon ez den garai hauetan) eta utz ditzagun alde batera zalantza horiek plazaratzeko saiakera ( zure komentarioak prentsa nazionaleko artikuluetan argitaratzeko bakarrik balio baitute edo betirako kalera zaitzaketen ere).

Berrartu dezagun zalantza metodikoa:

Eta orrialde horietan agertu ziren gizon eta emakume indigenen hitz horiek Markos-en autoretza bakarrik izan baziren?

Hau da, eta Markosek besteak esan eta sentitzen zituzten hitzak simulatu izan bazituen?

Eta eskola autonomo horiek existitzen ez badira?

Eta ospitaleak, klinikak, kontuen ematea, kargua duten emakumeak, landutako lurra, zapatisten aireko indarra…?

Benetan: eta indigenek bertan esaten dutenaren ezer existitzen ez bada?

Laburtzen: eta dena gezur monumental bat bakarrik bada, Marcos-ek zabaldutako gezur bat (eta Moisesek, hauetan gaude eta) ezkertiarrak ametsekin kontsolatzeko (zikinak, zatarrak, gaiztoak, lotsagabeak… ez ahaztu) inoiz ez direla falta eta beti batzuk direla, gutxi, oso gutxi, gutxiengo mespretxagarri bat? Eta submarkosek hau dena asmatu al zuen?

Ez al zen egokia izango zalantza horiek, zure eszeptismo osasuntsuarekin batera, errealitatearekin konparatzea?

Eta eskolatxoak pertsonalki ikustea posible izango bazen, klinika eta ospitale horiek, proiektu horiek, emakume eta gizon horiek…?

Eta gizon eta emakume horiek, indigenak, mexikanoak eta zapatistak, zuzenean entzuteko aukera izango bazenu? Gaztelera hitz egiteko esfortzua egiten eta bere istorioa azaltzen, ez konbentzitzeko edota errekrutatzeko bakarrik, baizik eta mundua oso handia dela eta beste mundu asko gordetzen dituela ulertu arazteko.

Eta arreta begiratzen eta entzuten jartzeko gai izango bazina, hitz egin gabe, iritzirik eman gabe?

Hartuko zenuke parte txapelketa horretan edo zure aterpe eszeptikoan sartuta jarraituko zenuke, ezer ez egiteko arrazoien gaztelu sendo eta bikain horretan?

Gonbidatua izatera eskatuko al zenuen, eta gonbidapena onartuko zenuen?

Joango al zinateke eskolatxo batera non irakasleak indigenak diren, jakinda bere ama hizkuntza “dialekto” gisa normalizatuta dagoela?

Eutsiko zenioke haiek antropologiaren, psikologiaren, zuzenbidearen, esoterismoaren edota historiografiaren objektu bezala ikertzeko gogoari? erreportaje edo elkarrizketa bat egiteko, zure iritzia, aginduak edota aholkuak emateko gogoaren kontra egin ahal izango zenuke?

Begiratuko zenieke, hau da, entzungo zenieke?

ITZALAK

Alde batera orain distira egiten duen argia dago, ez dira nabarmentzen argia posible bilakatu duten itzalaren forma irregularrak. Zapatismoaren beste paradoxetako bat argiak itzalak sortarazten ez dituela da, argia da itzaletik jaiotzen dena.

Planeta osoko txoko urrun eta gertuetako emakume eta gizonek egin zuten posible ez bakarrik erakutsiko dena, bere begiradekin ere gizon eta emakume hauen ibilbidea aberastu dute, gizon eta emakume indigenak eta zapatistak, eta oraingoan ere bizitza duin baten alde jasoko dute bandera.

Norbanakoek, taldeek, kolektiboek, mota guztietako antolakuntzek maila ezberdinetan, lagundu zuten txikienek pausotxo bat ematera.

5 kontinenteetatik iritsi ziren begiradak zeintzuk, behetik eta ezkerretik, bere errespetua eta sostengua eskaini zuten. Eta bi gauza hauei esker ez ziren bakarrik eskolak eta ospitaleak eraiki, bihotz indigena zapatista ere jaiki zen, eta horrela, munduko txoko guztietan agertu zen leiho anai hauen bidez.

Mexikar lurraldetan leku kosmopolita baten bat badago, lurralde zapatistan egotea izan liteke.

Sostengu horren truke, magnitude berdineko esfortzu bat eman beharra dago.

Uste dut, dugu, Mexiko eta munduko jende guzti horrek berezkotzat partekatu dezakeen eta behar duen poz txiki hau, gaur musu indigenaz pausoka doana Mexikoko hego ekialdeko mendietatik.

Badakigu, badakit, ez duzuela espero, ezta exijitzen, ezta eskatzen ere, baino besarkada handi bat bidaltzen dizuegu, horrela baita zapatistek lagun artean eskertzeko dugu era (eta modu bereziz besarkatzen dugu inor izaten jakin dutenei). Agian bere buruari proposatu gabe, zuek izan zinete eta zarete, guretzako, eskolarik hoberena. Eta sobran dago aipatzea ez dugula gure esfortzua alde batera utziko zuek merezi duela esan arte, zuen egutegi eta geografiari garrantzirik izan gabe.

Denei: Eskerrik asko.

(…)

Eta, bueno, horrela itzaletik itzalera.

Anonimoenak eta ikusezinenak gizon eta emakume batzuk dira, garaiera txikikoak eta azala lurraren kolorekoa dutenak. Zuten guztia utzi zuten, gutxi izan arren, eta gudarietan bilakatu ziren. Isiltasunean eta iluntasunean lagundu zuten eta laguntzen dute, inork bezala, hau dena posible izateko.

Eta orain, insurgentetaz hitzegiten hari naiz, nire kideak.

Joan, etorri, bizi, borrokatu eta hil egiten dira isiltasunean, builarik atera gabe, inork, guk geuk izan ezin, konturik eman gabe. Ez dute aurpegirik, ezta bizi propiorik. Bere izenak, bere istorioak, agian, norbaiten burura etorriko dira egutegi asko joanarazi ondoren. Orduan, su baten ondoan, kafeak Peltre teontzi batean irakiten duen bitartean eta hitzaren sua pizten denean, norbaitek edo zerbaitek bere memoria agurtzen duenean.

Eta hala ere ez du denbora asko eramango, baino horri buruz doa kontua, edota zihoan, Zerbaiten laguntzea izan da, normalean ipuinek eta istorioek hasieran dituzten hitz horiek eraikitzeko, zapatisten istorio eta ipuin horiek. Gaur egun errealitate bat dena hasi zen bezala, hau da:

IZANGO DA BEHIN…”

Ongi da. Osasuna eta, inoiz, falta ez daitezela belarria eta begirada.

( jada ez du jarraituko)

Bere emakume, gizon, ume, agure, insurgente-en izenean

Ejercito Zapatista de Liberación Nacional

(Askatasun Nazionaleko Armada Zapatista)

Mexikoko hego-ekialdeko mendietatik

Marcos komandante insurgentea.

Mexikon, 2013ko Martxoa.

P.D. AURRETATUZ: Idatziak ateratzen jarraituko dira, ez zaitezte aldez aurretik poztu. Batez ere Moises komandante insurgentearen eskutik izango dira, eskolari erreferentzia egiteko: datak, lekuak, gonbidapenak, izen emateak, prestatzekoak, arautegiak, mailak, uniformeak, eskolako materialak, kalifikazioak, aholkularitza, nun lortu egindako azterketak, etab. Baino zenbat maila dauden galdetu ezkero eta zenbat denboraz lortzen den graduazioa, esango dizuegu: Guk 500 urte pasa ditugu eta oraindik ez dugu ikasten amaitu.

P.D. ESKOLATXORA ETORTZEKO AHOLKU BAT EMATEN DUENA: Eduardo Galeanok, begiratu eta entzuteko artean jakitun bat, hurrengoa idatzi zuen bere “Los Hijos de los Días” liburuko Martxoaren egutegian:

Carlos eta Gudrun Lenkersdorf Alemanian jaio eta bizi izan ziren. 1973. urtean, maisu ospetsu hauek Mexikora iritsi ziren. Mundu maya-n sartu ziren eta tojolabal komunitate baten hauxe esaten aurkeztu ziren:

-Ikastera gatoz.

Indigenak isilik geratu ziren.

Beranduago, norbaitek isiltasuna esplikatu zuen:

– Norbaitek hori esaten digun aurrenengo algia da.

Eta bertan geratu ziren, ikasten, Gudrun eta Carlos, urte eta urteetan.

Mayen hizkuntzatik ikasi zuten ez dagoela subjektua objektutik banatzen duen hierarkiarik, nik edaten nauen ura edaten dudalako, eta nik begiratzen dudanarengatik begiratua naizelako, eta horrela agurtzen ikasi zuren:

– Beste zu bat naiz.

-Zu beste ni bat zara.

Egin kasu Galeano jaunari. Begiratzea eta entzutea da ikasteko modua.

P.D. EGUTEGI ETA GEOGRAFIA PIXKAT EXPLICATZEN DUENA. Gure hilek esaten dutenez, dena begiratzen eta entzuten jakin behar da, baino hegoaldean beti egongo da aberastasun berezi bat. “Beraiek eta Guk” saga honetako bideoak ikusteko aukera izan zutenek konturatuko izango ziren bezala (ez gutxi geratu ziren poltsikoak, ea beste batean izan daiteken) egutegi eta geografi ezberdinak lotzen saiatzen gara. Baino burugogorkeria bat egon da gure Latinoamerikako hegoalde errespetatuan. Ez bakarrik Argentina eta Uruguaiko ohitura iraultzaileengatik, baita ere, gure uztez Mapuche herria amorrua eta erresumina izateaz gain borrokari tinko eusten diote, begiratu eta entzutean jakinduria sakona dutenek bezala. Munduan zubiak eraikitzeko lurralde bat badago, Mapuche lurraldea da. Herri horrengatik, desagertu guztiengatik eta minberatuta bizi den kontinente horretako presoengatik jarraitzen du bizirik oroimena. Ez dakit hitz hauen bestaldetik, baino alde honetatik behintzat; Ez barkamenik, ez ahazterik!

P.D. SINTETIKA: Bai, badakigu, erronka hau ez da erraza eta ez da izango. Mehatxu handiak datoz, mota guztietako kolpeak eta alde guztietatik. Horrela izan da eta izango da gure ibilbidea. Gauza ikaragarriak eta liluragarriak egiten dute gure istorioa. Eta horrela izango da. Baino dena hitz batean nola laburtuko genukeen galdetzen bazaigu : minak, lo galtzeak, min ematen duten heriotzak, sakrifizioak, jarraian korrontearen kontra nabigatzea, bakardadea, absentziak, jazarpenak eta batez ere, gure aurrekoen, orain ez daudenen, oroimena egin… Hau dena beheko eta ezkerreko kolore guztiak batzen dituen zerbait da, egunkaria edo geografiak garrantzirik izan gabe. Eta hitz bat baino gehiago oihu bat da:

Askatasuna… Askatasuna!…ASKATASUNA!

Zintzu-sagar gisa.

Sup-a ordenagailua gordetzen eta oinez, beti bide egiten.

 

Share

No hay comentarios »

No hay comentarios todavía.

RSS para comentarios de este artículo. TrackBack URL

Deja un comentario

Notas Importantes: Este sitio web es de la Comisión Sexta del EZLN. Esta sección de Comentarios está reservada para los Adherentes Registrados y Simpatizantes de la Sexta Declaración de la Selva Lacandona. Cualquier otra comunicación deberá hacerse llegar por correo electrónico. Para evitar mensajes insultantes, spam, propaganda, ataques con virus, sus mensajes no se publican inmediatamente. Cualquier mensaje que contenga alguna de las categorías anteriores será borrado sin previo aviso. Tod@s aquellos que no estén de acuerdo con la Sexta o la Comisión Sexta del EZLN, tienen la libertad de escribir sus comentarios en contra en cualquier otro lugar del ciberespacio.


Archivo Histórico

1993     1994     1995     1996
1997     1998     1999     2000
2001     2002     2003     2004
2005     2006     2007     2008
2009     2010     2011     2012
2013     2014     2015     2016
2017     2018     2019     2020
2021


Comunicados de las JBG Construyendo la autonomía Comunicados del CCRI-CG del EZLN Denuncias Actividades Caminando En el Mundo Red nacional contra la represión y por la solidaridad